XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIBURUAK

KASKAJO BAHITUAREN KASUA

Madame Kontxexiren telefonoa eta ertzainena antzekoak dira.

Behin emakume bat telefonoz okertu zen baina Madamek ez zion ezer esan eta komisaldegiko telefonista bezala hitzegin zion bere arazoa galdetuz: andrearen zakurra bahitu egin zuten.

Madame Kontxexik, bere kabuz, problema konpontzen saiatzen da bere klasekoekin (andereinoa da).

Klasean lanak banatzen hasi ziren.

Zuzendariak iskanbila asko nabaritu zuen, gertatutakoaz konturatu zenean andereinoa espulsatu zuen.

Denbora hori kasua konpontzeko erabili zuen.

Egunkariko berri batean irakurri zuten itsasuntzi batean arraza horretako txakur bat zutela.

Itsasuntzira joan zen bilatzera, heldu zenean itsasuntzia erakutsi zioten, lehergailu bat ipini zuen eta orduan bahitu zuten.

Gela batetatik ateratzea lortu zuenean Kaxkajoren bila joan zen.

Ate baten atzetik zarata entzun zuenean, atea zabaldu zuen eta zakurraren jabearengana eraman zuen animalia.

Madamek egindakoagaitik eskolako zuzendariak klasera itzultzeko esan zion.

Gehien gustatzen zaidana, alde batetik dibertigarria eta abenturazkoa dela.

Beste aldetik, Madame Kontxexiren izaera.

Hala ere, idazleak, idazterakoan ez ditu sinonimo asko erabili eta batzutan hitz bera jarraian errepitzen du.

Laburbilduz, liburua asko gustatu zait umorez eta abenturaz beteta dagoelako.

IZAROKO ALTXORRA

Patxo, Ane, Joseba eta Blacky dira ipuineko protagonistak.

Blacky albaitaritik eskapatu da eta hauek etxetik ihes egin eta mendira joan ziren.

Han gizon batzuk ikusten dituzte eta mapa bati buruz hitzegitean susmo txarrak dituzte.

Ane sekuestratzen dute eta Izarora joaten dira.

Joseba, Patxo eta Blackyk Ane aurkitzen dutenean askatzen dute eta joaten direnean txalupa apurtzen da.

Egun batzuk pasa ondoren, lehen fraileak Bermeon egiten zuten bezala izara zuri bat estenditu eta erakustean, ikusi zieten.

Azkenean ateratzen direnean Izarotik lapurrak (gizon hoiek) hartzen dituzte eta beraiek ospetsuak egiten diren bitartean, guztiak poz-pozik daude lapur hoiek izan ezik.

Liburu hau abenturazkoa denez asko gustatu zait, gainera barregarria izan da eskena batzuetan.

Marrazki politak ditu eta denbora pasatzeko ona da.

Adibidez beste liburu batzuk ez zaizkit hainbeste gustatu.

Oso polita iruditu zait.

Ziortza Romero. DBH 1.

MARTA, UDA HAREN OSTEAN

Marta Inglaterrara doa bere neba Miguelen etxera.

Bere lagun hoberena hil egin da eta oso txarto pasatzen ari denez, ohizko bizimodua alde batera uztea erabakitzen du eta bizitza berri bat hasteko Londresera doa.

Londresen bere nebaren auzokideaz maitemindu egiten da.

Bere amaren lagun bat Oxfordera bizitzera joaten da.

Martari gauza asko pasatzen zaizkio Inglaterran dagoen bitartean eta denboraldi hori ez du inoiz ahaztuko.

Marta, uda haren ostean liburua oso polita iruditu zait.

Oso ondo idatzita dagoela uste dut eta gainera irakurtzeko oso erraza da.

Pertsonaiari gertatzen zaion istorioa, errealitatean, bere adineko edozein gazteri gertatu ahal zaio.